Orioko Udal Kanpinean, langile eta bezeroak gure lehentasuna dira eta euren ongizatea bermatzeko asmo tinkoarekin, Orio Udal Kanpinak itxita jarraituko du Espainiako Gobernuak eta Osasun Agintariek kontrakoa baimentzen duten arte. IREKIERA DATA MAIATZAK 25
COVID-19aren bilakaera ezegonkorra da Espainia eta Europa ia osoan, beraz, egunero jasotzen ditugun datu eta informazio anitzak kezka eta zalantzak sortzen ditu, baita gure oporraldiak antolatzeko orduan ere.
Hori dela eta, Orioko Udal Kanpinean lanean sendo jarraitzen dugu, zuei ahalik eta informazio zehatzena eman ahal izateko une oro eta baita, kanpineko ateak irekitzeko moduan garenean, gure zerbitzua egokia eta berme osokoa izan dadin.
Bien bitartean, une honetako egoeraren berri eman nahi dizuegu, bai 2020 denboraldirako erreserbak dituzuen bezeroentzat, baita gu bisitatzera etortzeko asmoa duzuen guztientzat ere.
Jakin arazi nahi dizuegu, era berean, Orioko Udal Kanpineko harrera zerbitzua, tele-lanean ari dela, zuen zalantza eta eskaerei erantzuna emateko.
Une oro, email bidez kontaktatu dezakezue info@oriokanpina.com helbidean eta baita telefonoz ere 943 83 48 01 zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:30 – 12:30 ordutegian. 8:00 – 23:00
Bungalowa erreserbatuta dutenentzat:
-
- Alarma Egoeraren barruan hartutako erreserbetan (martxoa, apirila, maiatza) aurrerapen gisa ordaindutako kopuru osoa itzuliko da.
-
- Ekainetik aurrerako erreserbetan, oraindik ez da erabaki zehatzik hartu kantzelazio politikaren inguruan.Ondorengo egunetan informazio gehiago ematen saiatuko gara. Alarma Egoera luzatzen bada eta Kanpina irekitzeko baimenik ez badugu, egoerak irauten duen bitartean, erreserben datak aldatzeko aukera izango da edo erreserba bertan behera utzi nahi izanez gero, aurrerapenaren dirua %100ean itzuliko da..
-
- Kanpina irekitzeko modua baldin badugu baina pertsonalki erreserba anulatzea erabakitzen bada, Alarma Egoera hasi aurretik Orio Kanpinean genuen anulazio politika berdina mantenduko da:
Erreserba bertan behera uzteko, aldez aurretik abisatu behar da. Sartzeko eguna baino 15 egun lehenago abisatuz gero, aurrerapen gisa bidalitako diru guztia itzuliko zaio bezeroari, gastuetarako 25 euro kenduta. 15 egun baino gutxiago falta direla abisatuz gero, ez da dirurik itzuliko.
Hurrengo hilabeteetarako erreserba egin nahi dutenentzat
-
- Aurreko azalpenei jarraituz, oraindik ezin dugu zehaztu noiz irekiko dugun Kanpina, beraz, ezin dugu erreserbak hartzen hasteko data jakin bat finkatu. Ondorengo egunetan informazioa ematen jarraituko dugu honen inguruan.
-
- Une honetan
EZ gara inolako erreserbarik hartzen ari, ez online ezta telefono bidez.ERRESERBAK ONLINE egiten ari gara
- Une honetan
-
- Interesatuta zaudetenok, gurekin harremanetan jarri zaitezkete telefonoz edo emailez eta zuen datuak jasoko ditugu informazio definitiboa dugunean zuekin kontaktuan jartzeko.
- Partzelak
-
- Orain arte Orioko Udal Kanpinean ez zen erreserbarik egiten partzeletarko.
-
- Ondorengo hilabeteetan, gutxieneko segurtasun neurriak bermatzeko, akaso baldintza hau aldatu beharko dugu. Modu horretan, sarrerako jende pilaketa eta ilerak ekidin nahi dira.
-
- Kanpina bisitatzeko interesa duzuenoi, gurekin telefono edo email bidez kontaktatzeko eskatu nahi dizuegu, modu horretan, zuen datuak jasoko ditugu eta lan funtzionamentuari buruzko argibide gehiago dugunean, banan bana kontaktatuko zaituztegu, informazio zehatza emateko.
- Aurtengo denboralidan PARTZELA ERRESERBA egin ahal izango da. Horretarako gure webgunean aurkituko duezuen aurre erreserba formularioa bete beharko duzue. Ondoren kanpinetik erantzuna emango zaizue, eta disponibilitatearen arabera, erreserba konfirmatzeko jarraituko beharreko pausuen berri emango zaizue.
Laster elkar ikusiko dugulakoan gaude, bien bitartean, gure webgunean, sare sozialetan eta kontaktu zuzen bidez, informazioa banatzen jarraituko dugu.
Egoera honek diraun bitartean zaindu gaitezen eta arduraz jokatu dezagun. Denon artean lortuko dugu.
ZUZENDARITZA