COVID-19ak sortutako egungo egoera aintzat hartuta, Orio Kanpinean , bezero eta langileen elkarbizitza segurua bermatzeko eta kutsatze mailaren hazkundea ekiditeko, hainbat osasun eta segurtasun protokolo ezarri behar izan ditugu.
Honako protokolo hau tentuz irakurtzea eskatzen dizuegu, bertan Kanpinak, COVID-19 birusak sortzen dituen osasun-higiene arriskuak murrizteko ezarritako araudi eta neurrien azalpena ematen du eta. Orio Kanpinean egonaldia egiteko nahita ezean bete behar diren neurriak dira.
Kanpineko instalakuntzetara sartze hutsak, bezeroak, ezarritako Kanpineko higiene-osasun protokoloa betetzea dakar.
KANPINERA ETORRI AURRETIK:
- Kanpinera iristean egin beharreko tramiteak gutxitzearren, erreserba egitean eskatutako datu pertsonalak bidali.
- Aurre-erreserbarekin batera bidalitako kanpineko higiene-osasun protokoloa irakurri eta onartuta bidali.
- Erreserba konfirmazioarekin batera bidalitako dokumentu guztiak ondo irakurri.
- Edozein zalantza izanez gero, deitu edo email bat bidali.
KANPINERA IRISTEAN, HARRERA:
- Harrera leihatilara iristean, bertan aurkituko duzuen gel hidroalkoholikoaz eskuak garbitu.
- Sarrera egiteko itxaron behar izanez gero, beste bezeroengandik 2 metroko segurtasun distantzia mantendu.
- Sarrera formalizatu.
- Kanpinaren funtzionamenduaren inguruan duzuen edozein zalantza argitu.
- Harrerako gestioak amaitzean, berriz ere eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu.
- Esleitutako partzela edo bungalow-era joan.
EGONALDIAN ZEHAR
Lehenik eta behin, kanpineko langilegoak emandako argibideak jarrai ditzazuen eskatzen dizuegu, hala nola, gure instalazioetan zehar ikusgai dauden horma-irudietan agertzen diren oharrak eta dokumentu honetan idatzirik daudenak
- Musukoaren erabilera beharrezkoa da.
- Edozein kontsulta egiteko harrerara bidaiak ekiditeko asmoz, aurretik kanpineko telefono zenbakira deitzea eskertuko genuke. (+0034) 943 83 48 01 zenbakian harrerako ohiko ordutegian artatuko zaituztegu.
- Harrerako leihatilan ez da liburuxka informatibo edo planorik egongo, higiene neurriak medio. Harreran azalduko da nola lortu informazio hau.
- Amankomunak diren kanpineko hainbat instalazio itxita egongo dira guztion segurtasunagatik. Irekita dauden guneetan adierazitako neurriak jarraitzea ezinbestekoa izango da. Argibide zehatzak dokumentu honetako EREMU EZBERDINEN MUGAKETA atalean dituzue.
EGONALDIAREN ORDAINKETA
- Egonaldiaren ordainketa (bungalow eta partzeletan) irteera aurreko egunean egingo da, arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean.
- Egonaldiaren ordainketa, txartel bidez edo contactless moduko bestelako gailuekin egingo da ahal dela. Txartel edo gailu hau bezeroak soilik ikutuko du. Ahal izanez gero, faktura korreo elektroniko bidez bidaliko da, orriak manipulatzea ekiditeko.
KUTSATZEA EKIDITZEKO HARTU BEHARREKO PREBENTZIO NEURRIAK
- Kontaktu fisiko bidezko agurrak ekidin, hala nola, eskua ematea, bai kanpineko langileei, baita gainerako bezeroei ere.
- Ate, leiho eta bestelako heldulekuak ukitzea saihestu
- Higiene pertsonalerako hondakinak – bereziki muki zapiak – paperontzi edo gainerako zabor ontzira bota, erabili bezain pronto. Ez bota INOIZ lurrera edo zabor ontzietatik kanpo.
- Harreran ezarritako higiene-osasun neurriak bete. Horretarako, kanpinean dauden ohar eta kartel guztiak errespetatu behar dira, hala nola, harreran emandako argibideak zintzo jarraitu.
- Gune amankomunak erabili behar izanez gero, beti bertan aurkitutako higiene-osasun baldintzak beteko dira.
- Bezero eta kanpineko langileekiko gutxieneko 2 metroko segurtasun tartea mantenduko da.
- Eskuak sarri garbitu, bereziki eztula egin, mukiak kendu edo kutsatua izateko arriskua duen guneren bat ukituz gero,OME/OMS-ak aholkatzen duen bezala.
PARTZELETAN:
- Harreran esleitutako partzela soilik okupatuko da eta ez besterik
- Akanpatzeko elementua eta ibilgailua kanpineko langileek adierazitako moduan kolokatuko dira.
- Kanpineko Barne Funtzionamenduan ezarritako partzelen inguruko gainerako xehetasun guztiak errespetatuko dira.
BUNGALOWETAN:
- Harreran esleitutako bungalowa soilik erabiliko da eta ez besterik.
- Kanpineko Barne Funtzionamenduan ezarritako bungalowen inguruko gainerako xehetasun guztiak errespetatuko dira.
- Une oro, ezarritako higiene-osasun neurriak errespetatuko dira.
EREMU EZBERDINEN MUGAKETA
KOMUN ETA DUTXA AMANKOMUNAK: momentuko egoerak baldintzatzen duen neurrian zabalduko dira.
- Erabilera, momentu bakoitzean gehieneko edukierak ezartzen duena izango da.
- Bertara sartzeko ilaran itxaron beharko da beti gutxieneko 2 metroko segurtasun tartea mantenduz bezeroen artean.
- Komun eta dutxen instalakuntzetan sartzeko, gomendagarria da oinetako egokien erabilera, ez ibili oin hutsik.
- Gune hauen barrukaldean ez egon behar dena baina denbora gehiago.
- Une oro, ate, leiho eta gainerako heldulekuak ukitzea saihestu.
- Komun eta dutxen eremutik irten aurretik eskuak ondo garbitu, ur eta xaboiaz.
- Lehortzeko erabilitako papera zakar ontzira bota eta tapa itxi.
- Une oro, bertan aurkituko dituzuen ohar eta karteletako argibidek jarraitu.
TXIKI-TXOKOA:
. TXIKI TXOKOA itxita egongo da.
TXOKOA
Txokoa itxita egongo da gutxieneko osasun eta higiene neurriak bermatzea ezinezkoa zaigulako.
IGERILEKUA:
- Irekiera eta itxiera datak ekainaren 25era irailaren 13ra.
- Igerilekuaren erabilera gehienezko edukierak baldintzatuko du.
- Soroslea izango da edukiera hau kontrolatzearen arduraduna.
- Igerilekuko gunera sartzeko, derrigorrezkoa da txankleten erabilera.
- Solarium-a itxita egongo da bere erabilerarako. Igerilekuko gunera sartu eta irtetzeko soilik erabiliko da.
EGONALDIAREN AMAIERA, IRTEERA:
PARTZELETAN
- Irteera ordua eguerdiko 12:00ak aurretik izango da
- Egonaldiaren ordainketa aurreko egunean egingo da, 17:00 – 20:00ak artean.
BUNGALOWETAN
- Irteera ordua eguerdiko 12:00ak aurretik izango da
- Egonaldiaren ordainketa aurreko egunean egingo da, 17:00 – 20:00ak artean.
- Bungalowa uzteko unean, giltza harreran entregatu
EGONALDIA AMAITU ETA HURRENGO 15 EGUNETAN
Egonaldia amaitu eta hurrengo hamabost egunetan COVID-arekin bateragarriak diren sintomaren bat izan eta positibo emanez gero, kanpinarkin harramameneta jartzera konprometitzen da, COVID-aren kutsatze arriskua minimitzatzeko helburuarekin.
GURE ALDETIK….
Aurrez aipatu bezala, osasun erakundeek ezarritako neurriak ezartzen ari gara kanpinean eta horretarako, gure langileek, norberaren lanpostuaren arabera, honako hauek betetzen dituzte:
- Formakuntza espezifikoa honako alorretan: ekipamenduen erabilera, garbiketa eta desinfekzio produktuen erabilera (alor pertsonal eta norberaren lanari dagokion alorrean) eta mantenu prebentiboko planetan.
- Materiala: maskara, eskularru, armazoi integratuko babes betaurrekoak.
- Betiko garbitasun neurriez gain, COVID-19aren kutsatze harriskua murrizteko, desinfekzio protokolo zorrotzak jarraituko dira kanpineko instalakuntzetan. Kanpinean ezarritako garbitasun eta desinfekzio neurrien inguruko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
DERRIGORREZKO PUNTU HAUEK BETE EZEAN…
- Eezarritako neurriak eta puntualki kanpineko langileek adierazitako jarraibideak bete ezean, bezeroari kanpina uzteko eskatuko zaio.
Orio Kanpinean egonaldi atsegina opa dizuegu. Hemen izango gaituzue behar duzuen guztian laguntzeko.
ZUZENDARITZA
Azken bertsioa 2021/06/21