Orio Kanpina

Camping de Orio Alquiler de Parcelas y Bungalows

  • Euskara
  • English
  • Français
  • Español
  • Home
  • Bungalows
  • Instalazioak
  • Ekintzak
  • Tarifak & Erreserbak
  • Blog
  • Kontaktu

Ekintzak

Mendi-ibiliak, parke naturalak, hondartzak, gastronomia, Donostia, Guggenheim museoa, txakolina…

GUNE HISTORIKOA

Orioko herria estu lotuta dago itsasoarekin eta arrantzarekin eta, horrez gain, ezin konta ahala altxor historiko eta arkitektoniko ditu; esate baterako, ‹Goiko Kale› izenez ezagutzen den alde zaharra eta Bariko San Nikolas eliza.
INFO GEHIAGO

DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO-ZENTROA

Orioko Turismo Bulegoan dago eta informazio ugari dauka Donejakue Bideari buruz eta, bereziki, Oriotik pasatzen den Iparraldeko ibilbideari buruz.
INFO GEHIAGO

TURISMO AKTIBOA

Itsasoari eta errioari lotutako herria denez, ez da aukerarik falta uretako jarduera ugari egiteko.
Begi-Bistan enpresa turismo aktiboan espezializatuta dago eta jarduera asko eskaintzen ditu: arrauna, kayaka, paddle surfa….
INFO GEHIAGO

MENDI-IBILIAK

Orion mendi-ibilaldi ugari egin daitezke, erraz-errazak eta zailxeagoak.
Edozeinek aurkituko du berak egiteko moduko ibilbideren bat. Ibilbide ezagunak dira, esaterako, Kukuarriko buelta, Itxaspekoa, edo Donostiara kostaldetik doana, erromesek egiten duten bera, baina kontrako aldera.
INFO GEHIAGO

PAGOETAKO PARKE NATURALA

Oriotik kilometro gutxira dago parke natural eder hau. 2.860 hektarea ditu eta bertan bisitatu daitezke XVIII. mendeko burdinola, lorategi botanikoa eta interpretazio-zentroa. Gainera, ibilbide asko egin daitezke parkean barrena, bertako flora eta fauna ezagutzeko.
INFO GEHIAGO

OINEZ PASEATZEKO LEKUAK

Herriaren parte handiena ordekan dagoenez, kilometroak eta kilometroak dauzkagu oinez paseatzeko, herrigunean eta inguruetan.
Ibilbide horietako batzuk, gainera, bizikletan egin daitezke, herrian bidegorri-sare zabala dago-eta.
INFO GEHIAGO

  • TripAdvisor

Orio Kanpina, Camping Playa de Orio
Hondartza bidea s/n 20810 Orio (Gipuzkoa)
Tel: 943 83 48 01
Nº REGISTRO PSS00005
AVISO LEGAL - LEGE OHARRA