Foru Arau hau jarraituz, Orioko Udal Kanpienean egonaldia egiten duten, zein bisitan datozen bidaiariek, eguneko zerga tursistikoa ordaindu beharko dute.
Ordaindu beharreko kopurua honako hau izango da: 1,93€ eguneko eta pertsonako. Gehienez, 6 eguni dagokion kopurua ordaindu beharko dute, egonaldi jarraitu bakoitzeko.
Zerga hau ordaintzetik kanpo geratzen dira:
- 18 urtez azpiko pertsona guztiak.
- %65eko desgaitasun maila edo handiagoa edo II.edo III. graduko mendekotasuna frogatzen duten pertsonen egonaldiak, bai eta haiekin doazen pertsonenak ere; desgaitasun edo mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko gehienez laguntzaile batena.
- Hezkuntza sistemako maila eta gradu guztietako ikasketak egiten dituzten ikasleek, hala nola, Euskal Autonomi Erkidegoko Admisitrazio Publikoek antolatutako ikerketa plan edo talentu programetara datozen bidaiariak.
- Edozein pertsonak osasun arrazoiengatik egiten dituen egonaldiak, bai eta harekin doazen pertsonenak ere. Tratamendua behar duen pertsona bakoitzeko, laguntzaile bat onartuko da gehienez.
Salbuespen hauetako edozein aplikatu ahal izateko, kasu bakoitzean beharrezkoa den ziurtagiria aurkeztu beharko da.
