Martxoaren 1an irekiko ditugu gure kanpineko ateak 2027 denboraldiari hasiera emanez.
Erreserba irekiera egunetik aurrera egin ahal izango da.
Martxoaren 1tik 7ra bitarteko lehen astean (biak barne) goizeko 10:00etatik aurrera egin ahal
izango da erreserba, soilik web orritik. Martxoaren 8tik aurrera, aurrez aurre, telefonoz edo
emailez ere egin ahal izango dira.
PARTZELEN ERRESERBAREN INFORMAZIOA GOI-DENBORALDIAN
Erreserben kudeaketa errazteko eta zerbitzu arinagoa eta txukunagoa eskaintzeko, aurten
erreserben egutegia zatika irekiko dugu, egonaldiaren iraupenaren arabera.
Sistema hau goi denboraldiari dagozkion erreserbei aplikatuko zaie (bakarrik), hau da, 2027ko
ekainaren 15etik abuztuaren 31ra bitarteko egonaldiei.
- Martxoaren 1an eta 2an, 30 gauetik gorako egonaldietarako erreserbak irekitzea (martxoaren 1ko 10:00etatik aurrera)
- Martxoaren 3an eta 4ean, 15 gaueko edo gehiagoko erreserben irekiera (martxoaren 3ko 10:00etatik aurrera)
- Martxoaren 5tik aurrera, 7 gau baino gehiagoko egonaldiak erreserbatu ahal izango dira (martxoaren 5ko 10:00etatik aurrera)
Eskerrik asko zuen konfiantza eta leialtasunagatik. Laster ikusiko dugu elkar kanpinean,
elkarrekin denboraldi berriaz gozatzeko!
