Maiatzak 25 izango da Orio Kanpineko irekiera data, beti ere konfinamendu arintzearen 2. faseak ezarritako arau eta neurriak jarraituz noski.
Irrikitan gaude zuek denok berriz ikusi eta kanpinak betiko itxura alaia izan dezan eta horretarako sendo aritu gara zuei ahalik eta inguru seguruena sortzeko.
Gurera etortzeko, aurtego denboraldian erreserba izatea derrigorrezkoa izango dela bai bungalow eta baita partzeletan ere, segurtasuna bermatu eta lan prozesuak arintzeko.
Bungalowetako erreserba zuzenean egin dezakezue online gure webgunetik. Partzelen erreserba egiteko aldiz, eman beharreko pausuen berri emango dizuegu hurrengo egunetan.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu guregan jarri duzuen konfidantzagatik eta ea laister ikusten dugun elkar.