Orio Kanpina

Camping de Orio Alquiler de Parcelas y Bungalows

  • Euskara
  • Français
  • Español
  • Home
  • Bungalows
  • Instalazioak
  • Ekintzak
  • Tarifak & Erreserbak
  • Blog
  • Kontaktu
You are here: Home Blog Bungalow eta partzelen erreserbarako oharrak

Bungalow eta partzelen erreserbarako oharrak

Espainian Gobernuak azken egunotan jakinarazi dituen deseskalatze neurrien harira, Orio Kanpinean irekiera aurreko datuen eguneratze bat egin nahi dizuegu.

Kanpinaren irekiera data oraindik zehatza ez den arren, zuen erreserbak egin aurretik, honako puntu hauek kontutan izatea nahiko genuke: 

  • INFORMAZIO OROKORRA: 
    • Kanpinaren irekieran, deseskalatzeko prozesuak aurreikusten duen bezala, %30eko aforoa bakarrik bete ahal izango dugu.  Momentuan gauden deseskalatzeren 3. fasean, %50ko aforoarekin egingo dugu lan.
    • Deseskalatze prozesuak hala ezarrita, kanpineko hainbat gune komun ITXITA egongo dira, egoeraren bilakaera ikusi eta Espainiar Gobernuak baimena eman arte. 
    • Gune komunetan honakoak sartzen dira: PARKEA, TXIKI TXOKOA, JATEKO TXOKOA ETA BARBAKOA GUNE AMANKOMUNA
    • HARRASKA, KOMUN ETA DUTXAK %50ean (3. FASEA)  IZANGO DITUGU IREKITA
    • Tarifak, 2020 denboraldirako Orioko Udalak, ordenantza bidez ezarritako berdinak mantenduko dira, bai partzela eta baita bungalowetarako ere. 
    • Igerilekuaren irekiera momentuz ez da aurreikusten. 
  • BUNGALOWAK: 
    • Momentu honetatik aurrera, uztaila eta abuzturako bungalowen erreserba martxan jarri dugu.
    • Erreserba ONLINE bidez bakarrik egin izango da gure web orrian www.oriokanpina.com 
    • Gutxinaka egingo ditugu erreserbak, ezarritako aforo mugatua kontrolatzeko asmoz.
  • PARTZELAK: 
    • Aforo neurriak kontrolatzeko eta sarrera-irteeretako jende pilaketak ekiditeko asmoz, partzelen esleipenerako bide ezberdinak aztertzen ari da Orio Kanpina. 
    • Denboraldi honetan PARTZELA ERRESERBA EGIN AHAL IZANGO DA. Horretarako gure webgunean aurkituko duzuen aurre erreserba eskaera beteta bidali beharko diguzue. Ondoren email bidez jarriko gara zuekin harremanetan, eta bertan erreserba konfirmatzeko jarraitu beharreko pausuen berri emango dizuegu, beti ere eskaera datetarako partzela librerik badugu, noski.

Honako informazio hau behin-behinekoa da eta deseskalatze prozesua aurrera doan heinean, datu hauek eguneratzen joango gara gure web orrian, baita sare sozialetan ere. 

Laster elkar ikusiko dugulakoan, 

ZUZENDARITZA

Online Erreserba

Partzela Online Erreserba
Bungalow Online Erreseba

Recent Posts

  • 2022 DENBORALDI AMAIERA
  • 2021 denboraldi amaiera Orio Kanpinean
  • Orio Kanpineko OSASUN-HIGIENE PROTOKOLOA
  • Bungalow eta partzelen erreserbarako oharrak
  • Covid-19aren inguruko informazio
  • BEHOBIARAKO OSTATU BILA?
  • TripAdvisor

Orio Kanpina, Camping Playa de Orio
Hondartza bidea s/n 20810 Orio (Gipuzkoa)
Tel: 943 83 48 01
Nº REGISTRO PSS00005
AVISO LEGAL - LEGE OHARRA