Orio Kanpina

Camping de Orio Alquiler de Parcelas y Bungalows

  • Euskara
  • English
  • Français
  • Español
  • Home
  • Bungalows
  • Instalazioak
  • Ekintzak
  • Tarifak & Erreserbak
  • Blog
  • Kontaktu
You are here: Home Blog ASTE SANTUA ORIO KANPINEAN

ASTE SANTUA ORIO KANPINEAN

1.- ORIOKO ALDE ZAHARRA

Orion dugun altxorretako bat da alde zaharra, XIII.mendean sortua. Galdu zaitez bertako aldapa eta harrizko kaleetan eta ezagutu San Nikolas de Bari eliza edo harmarridun etxeak.  Informazio gehiago, Turismo Bulegoan, 943834801 telefonoan edo  hemen.

2.- BEGI BISTAN

Orioko Arraunetxean kokatuta, Begi Bistan enpresak, heldu, gazte eta etxeko txikienentzat moldatutako ekintza ezberdinak eskeintzen ditu. Oria ibaia ezagutu eta disfrutatzeko modu ezberdinak dituzte: Kayak-a, SUP-a, hain bertakoa dugun traineru batean arraunketan jardutea edo arraun-potea. Informazio gehiago, 657 794 677 telefonoan.

3.- EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA

Gure kanpinean ongi deskansatu ondoren, Oriotik 10km eskasera aurkitzen da gure kostaldeko puntu interesgarri bat: Euskal Kostaldeko Geoparkea, Zumaiatik Mutrikuraino iristen dena. Hemengo gunerik ezagunena Zumaiako Flysch-a da.

Ingurua ezagutzeko itsasoz egiteko bisita gidatuak daude eta baita oinez egiteko ibilbideak ere. Informazio gehiago, Turismo Bulegoan, 943834801 telefonoan edo hemen.

4.- EUREKA ! ZIENTZIA MUSEOA

Kanpinean jolasean ibiltzeko eguraldiak laguntzen ez badu, hona hemen etxeko txikienentzat plan aproposa. Eureka ! Zientzia Museoak jolastu eta ongi pasatuz zientzia ikasteko aukera eskaintzen du. Informazio gehiago, 943012478 telefonoan edo hemen.

 

 

Online Erreserba

Online Erreserba

Recent Posts

  • 2022 DENBORALDI AMAIERA
  • 2021 denboraldi amaiera Orio Kanpinean
  • Orio Kanpineko OSASUN-HIGIENE PROTOKOLOA
  • Bungalow eta partzelen erreserbarako oharrak
  • Covid-19aren inguruko informazio
  • IBILALDIAK ORIO ALDETIK
  • TripAdvisor

Orio Kanpina, Camping Playa de Orio
Hondartza bidea s/n 20810 Orio (Gipuzkoa)
Tel: 943 83 48 01
Nº REGISTRO PSS00005
AVISO LEGAL - LEGE OHARRA